XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

21. Baliteke zuek oso sukaldari trebeak izatea. Horrela ez bada, jarri martxan zuen irudimena eta eman izozki bat prestatzeko errezeta: behar diren osagaiak eta beraiekin egin behar duguna izozki on bat dastatzeko.

Izozkia: (izena)... / Osagaiak: / Prestaketa:

8. KAPITULUA

22. Kapitulu honetan Ikerle Taldeak gizon dotorearekin hitz egiteko aukera izan du. Xabier eta Mikeli grazia egiten die gizonaren hitz egiteko moduak, gauzak birritan esaten baititu. José Luis Zabalbidek esandakoa argi gera dadin, konta ezazu zehar estiloan berak aipatutako guztia.

Adibidez:

-Kaixo, kaixo! (...) Zuen iruditxo hori saltzera zatozte, ez da? Ongi egina, bai horixe, oso ongi egina!.

Kaixo esanez agurtu ditu. Beren iruditxo hori saltzera doazen galdetu die, eta hori ongi egina, oso ongi egina dagoela esan die.

9 KAPITULUA

23. Zuzena al zen 5. kapituluan eman zenuen soluzioa? Mezu sekretuen kontu honetan beste pauso bat emateko eskatu nahi dizuegu. Binaka jarrita, egin hurrengo ariketak:

- Aukeratu gauza bat (estutxea, boligrafoa, hiztegia...) eta ezkutatu ikastetxean (eraikuntzan, patioan, lorategian...).

- Altxor hori aurkitzeko pista argigarria prestatu eta idatzi.

- Ondo zatitu pista hori, eta beste bikote bati pasatu.

- Beste bikoteak zuen mezua dezifratu eta altxorra bilatzen duen bitartean, zuek beste batena bilatu beharko duzue.

Zorte on guztioi eta ondo pasatu!!